Lehen garaipena etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko urr. 27a, 08:45
Ikasberri Garoa Preferente Mailako taldeak denboraldi honetako etxetik kanpoko lehen garaipena eskuratu zuen asteburuan. Ikasberrikoek egindako aurreko bi irteeretan, bi berdinketa lortu zituzten, baina hirugarrengoan hiru punturekin bueltatzea lortu zuten zapatuan Usurbiletik.\ \ Partida ondo hasi zuten urdinek, lehen minututik baloiarekin nagusitasuna erakutsiz eta baloia ondo mugituz aukerak sortzen hasi baitziren. Zelai erdian Igor Alberdi, azken partidetako onena, taldea gidatzeaz arduratu zen, beste behin, zelai erdian nagusitasuna erakutsiz eta arriskua sortuz. Minutu gutxi behar izan zituzten Ikasberrikoek markagailuan aurretik jartzeko, Igor Alberdiren erdiraketa bat, Joanes Olaizolak buruz sareetara bidaltzea lortu baitzuen, partida hasi eta denbora gutxira.n Markagaluan aurretik, baloia ondo mugitzen eta arriskua sortzen jarraitu zuen Ikasberrik eta Usurbildarren zelaitik ez ziren irten lehen zatian.\ \ Bigarren zatian, markagailuak zuen errenta handitzeko gogoz irten ziren azpeitiarrak, intentsitate eta abiadura handiagoa sartu zuten azpeitiarrek eta oso erasokor zelairatu ziren. Horrek golaren aurretik pare bat abagune garbi izatea ekarri zuen, baina hirugarrengoan, geldikako jokaldi bat aprobetxatu zuen Mikel Yeregik, huts eta bikoa egiteko. Aitor Azpiazuk erdiraketa egin zuen bigarren zutoinera eta Yeregik ez zuen barkatu. Azpeitiarrak zelaian nagusitasun handia erakutsi zuten azken sailkatuaren aurrean eta hirugarren gola egiteko aukera izan zuten. Berriz ere, geldikako jokaldi batean, Igor Alberdiren burukada sareetara. Baloiarekin eroso eta jokalariak gozatzen ikusten ziren, nagusitasun handiarekin. Aldaketak eginda, partida kontrolatzeaz arduratu ziren bigarren zatian irtendako lortu ere. Azken emaitza 0 eta 3, Ikasberri nagusi.\ \ Igandean Ikasberri eta Zestoaren arteko partida jokatuko da, 16:00etan Garmendipen. Derbi zaila izango da, zestoarrak erreakzionatzen hasi berriak direlako, baina Ikasberrik etxean hirutik hiru partida irabazi ditu aurtengo denboraldian. Beraz, esan beharrik ez dago ikusteko moduko partida izango dela.