Denboraldi amaierako bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko eka. 9a, 13:47
Ikasberri kirol elkarteak joan den zapatuan eman zion bukaera futbol arloko 2014-2015 denboraldiari, Lau Bide jatetxean egindako bazkariarekin. Talde guztietako jokalariak, entrenatzaileak, kirol elkarteko partaideak, laguntza eman duten enpresetako kideak, eta nola ez, gure beteranoek izan ziren bazkarian. Goizean hiru talderen arteko futbol partidekin hasi zuten eguna: Ikasberri Garoa, Ikasberri Biele eta beteranoen arteko partidekin, hain zuzen. \ \ Giro onarekin, goiz ederra pasatu zuten jokalari guztiek. Ondoren, bazkaria egin zuten, eta segidan sari banaketa. Talde bakoitzeko goleatzaile eta jokalari aipagarrienari eman zitzaizkien sariak. Aipatzekoa da, Jon Berastegik jaso zuen oparia. Izan ere, urte askoan jokalari izan denari, jokalariek sinatutako kamiseta eta argazki eta bertsoz osatutako koadro bat oparitu zizkioten. Jubenil neskek ere esker hitzak izan zituzten urte askoan euren entrenatzaile izan diren Unai Urbizurentzat eta Eneko Ansoalderentzat. Urteetan egindako lana eta adiskidetasuna eskertu nahi izan zieten biei, opari eta abesti eder batekin. \ \ Honakoak izan ziren saria jaso zuten jokalariak, taldez talde:\ \ Ikasberri Garoa (Gorengoen maila): Goleatzailea: Mikel Landa. Aipagarriena: Aitor Azpiazu.\ \ Ikasberri Biele (1. Erregional maila): Goleatzailea: Haritz Arakistain. Aipagarriena: Juan Mari Hidalgo.\ \ Ikasberri Ernio (Jubenilak): Goleatzailea: Julen Landa. Aipagarriena: Jon Azkune.\ \ Ikasberri Izaro taberna (Jubenil neskak): Goleatzaileak: Iraitz Arrizabalaga, Joane Korta eta Onintza Kerejeta. Aipagarriena: Joane Korta.\ \ Ikasberri SagarmiƱa (kadeteak): Goleatzailea: Jon Ibarzabal. Aipagarriena: Oihan Esnal.\ \ Ikasberri Kimu bat (kadeteak): Goleatzailea: Eneko Martija. Aipagarriena: Eneko LarraƱaga.\ \ Ikasberri Aratz labanderia (infantilak): Goleatzailea: Iker Ibarguren. Aipagarriena: Haritz Txapartegi.