Ikasberri Eguna izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2013ko eka. 7a, 10:22
Denboraldia bukatu ondoren,bihar ekainak 8 larunbata, ikasberri eguna antolatu dugu. Ekitaldia arratsaldez hasiko da,garmendipe futbol zelaian. Bertan elkarren arteko futbol partidak jolastuko ditugu, ordu hauetan.\ \ 15:00etatik 16:00etara Ikasberri Kimu Bat eta Ikasberri Soraluze (kadete mutilak).\ 16:00etatik 17:00etara Ikasberri Ernio eta Ikasberri Biele (jubenilak eta erregionala).\ 17:00etatik 18:00etara Ikasberri Garoa eta Beteranoak (erregionala eta beteranoak).\ 18:00etatik 19:00etara Ikasberri Iru burdindegia eta Ikasberri Izaro taberna (Jubenil eta kadete neskak).\ 19:00etatik 20:00etara Ikasberri Sagarmina zaharrak eta Ikasberrri Sagarmina gazteak (infantilak)\ \ Partida guztiak aurten elkartean jokatu duten jokalarien artekoak izango dira, bat izan ezik. Beterano taldean, urteetan zehar Ikasberri Futbol Taldean jolastu duten jokalariak ariko dira. Baina, aurrean aurten Preferente mailara igo den taldea izango da. Hala ere, lagun arteko partidak direla esan behar dugu.\ \ Herritar guztiak animatzen ditugu bihar arratsaldean partidak ikustera futbol zelaira gerturatu daitezen. Ondoren, gauean, Hotel Loiola jatetxean, urte bukaerako afaria egingo dugu elkarteko kide guztiok. Bertan, talde bakoitzeko jokalari desberdinei sariak emango zaizkie\ \ Besterik gabe, mila esker urte guztian laguntzen eta animatzen egon zareten zale, guraso, jokalari, entrenatzaile, babesle, herritarrei, Lagun Onak Futbol Taldeari... Segi horrela, eta segi dezagun kirolarekin gozatzen!