Boteprontoan

Itzulerako partida

Erabiltzailearen aurpegia Ignacio Arakistain 2023ko uzt. 21a, 09:00

2023ko uztaileko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua da honakoa.

Politikagintza eraso trukaketa neurrigabea bilakatu den garaiotan, batek abila izan behar du suzko errobera komunikatiboek eragindako ke lainoen atzean ezkutatzen dena begiztatzeko. Izan liteke alderdi bat serioagoa –itxuraz, sikiera–, baina joko zelaian ez bada zikintzen, zaila izango zaio hiritarrak limurtzea. Kudeaketa ala ideologia, eraikuntza edo debaluazioa. Bitarra da egun guztia, kendu baitzaio grisen eskala amaigabeari lehen izan zezakeen balorea eta ideia hertsiak biguntzeko ahalmena. Joan den maiatzeko udal eta foru hauteskundeen kanpainak garbi erakutsi zigun zenbait diskurtsok egun merkatu sozialean duten kotizazioa; bateko ETAren garrantziak zein goitituak ziruditen gaiek izaniko fokuak baieztatu ziguten esanikoa.

Kirol txapelketa gorenen gisan, ordea, ez du partida batek bakarrik erabakiko irabazlearen izena. Uztaileko eguzki galdatan, itzulerako partida jokatu beharko dute arerio elektoralek. Gauzatua defendatzea, barruko lidergoak berrestea, negoziaketak baldintzatzea. Atakea eta ataka estua.