Denentzat aukera berdinak

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko eka. 27a, 20:54
Elbarritua

Aurreko astean lagun batek argazki hau argitaratu zuen Facebookean eta ikaragarri gustatu zitzaidan egia esan. Neronek hainbat urte daramatzat gurpil aulki batean bizia eginez, baina ez zait sekulan burutik pasa horrelako ideiarik eta poz hartu dut haurren jolastokiak ere elbarrientzat nolabait egokitu daitezkeela jakiteak.

Herrian hainbat haur jolasleku ditugunez zein baino zein ederragoak eta Gipuzku mailan Azpeiti eredu edo herri pilotu izendatua dagoenez oztopo arkitektonikoak kentzeko orduan…..