Inauterietan hotzik ez!!

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko mar. 11a, 18:21

Denbora piskat igaro da inauteriak izan zirenetik, honezkero ahaztu ere bai, baina gaur gai honekin natorkizue. Argazkiak gustora argitaratuko nizkizuen lehenago, baina astia argazki bakoitza bere lekuan antolatzen pasa dut eta gauzak atzeratu egin zaizkit.

Inauteri hotzak izan ditugu eguraldi aldetik, baina otsaila izanik zer nahi dugu ba!! Gaizki ohituak gabiltz azken urteetako neguarekin, hotz piskat egin orduko alarmatzen baigaituzte sekulako hondamendia etorriko balitzaiguke moduan. Ahaztuak ditugu garai bateko elurte eta neguko ia eguneroko ekaitz haiek.

Baina hotzak hotz, inauterietan berdin dio, herrikoek berotzen baidugu giroa, eta aurten ere zorionez antzeko zerbait pasatu da. Egun guztietan hotza aurrez aurre izan dugu, baina horrek ez dizkigu festarako gogorik kendu, ez horixe… Bakoitzak dakigun moduan beroan sartu eta giro politta sortu dugu, eta beste behin nota ona ateraz amaitu ditugu 2012ko inauteriak.

Atera ditugun argazki batzuekin uzten zaituztet, guztiak jartzerik ez baidago, bestelaaa aze aspermena!! Hurrengo urtean argazki gehiago izango diren esperantzan, aurtengoak ikusteko egin hemen klik: ARGAZKIAK.

Nire blog pertsonala: ibarzabaltxokoa