Euriteak euri, danborren hotsak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2010ko urt. 22a, 22:01

Aurtengo San Sebastianak ere giro bikainean igaro ditugu. Ezin esan dezakegu eguraldia lagun izan dugunik, euria protagonista bihurtzen ahalegindu baita hainbat unetan, baina guztia ahalegin hutsean geratu da zorionez, euriteak euri protagonista bakarra danborren hotsak izan baitira 24 orduetan.

Beste behin argi geratu da euskaldunok dugun gogoa, umorea eta abilezia festak ospatzeko eta bizitzeko orduan. Irudi hau zabaldu behar genuke munduan zehar, atzerritarrek ezagutu dezaten nolakoa den benetako euskal herritarren bizimodua, baina hori gauzatzeko ezinbestekoa da komunikabideen laguntza, eta zoritxarrez albiste beltzak ditugunean bakarrik izaten gara telebistan albistegietako protagonista nagusiak, aaiix.

Ospatu berri dugun festa laburbiltzeko, irudiak ikustea bezalakorik ez dago. Beraz, isiltzera noa, esplikazio lehorrak ematen hasiko bainaiz bestela, eta aukeratu ditudan argazkiekin utziko zaituztet.