Lagundu dezakegun ekintza

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2009ko urr. 20a, 22:10

Normalean Azpeitiko kontuak ezarri ohi ditut nire blog honetan, baina gaurkoan salbuespen txiki bat egingo dut eta herritarren laguntza izateko esperantzan idatzen dut ondorengo albistea. Gaur gai serio batekin natorkizue, urrutira joan gabe, eguneroko bizitzan aurkitu dezakegun kontu batekin. Euskal Herriko famili batek, laguntza behar du beraien alabaren tratamenduko kostuei aurre egiteko, eta neurri handi batean gure esku dagoela uste dut haur honi lagundu edo ez. 

 

Maitane Goñi 10 urteko neskato pasaitarra da. Euskadin bigarren motako muskulu-atrofia (endekapenezko gaixotasun larri bat) duen pertsona bakarra da, eta hurrengo urtean ebakuntza gogorrak egin behar izango dizkiote Parisen. 

 

Pasaian aldizkariak informatu duenez, Osakidetzak Frantziako hiriburuko Raymond Poincare ospitalera bideratu du tratamendua, ospe handia baitauka gaixotasun neuromuskularren tratamenduetan. Maite urtean bitan ospitaleratu behar dute bertan. 

 

“Oraingoz ez dauka osabiderik, baina han bizimoduaren kalitatea hobetzen diote”, adierazi du haren armak, Alaitz Erostarbek, aipaturiko aldizkarian. 

Azaldu duenez, Parisen tratamendu gogorrak egiten dizkiote bizkarrezurra luzatu eta birikiek espazio nahikoa izan dezaten. “Hotzeria larria izan liteke harentzat”, gaineratu du. 

Ebakuntzak bi urte barru egin behar zizkioten, baina aurreratu behar izan dituzte, haren osasun egoerak okerrera egin baitu. 

 

Senideek laguntza ekonomikoa eskatu dute tratamendua ordaindu ahal izateko, eta kontu-korrontea zabaldu dute Kutxan (2101 0009 89 0125925396) nahi duenak dirua eman dezan. 

 

Nahiz osabiderik ez egon, badakit zer den bizimoduaren kalitatea apur bat hobetzea lagunok, neuk bizitu izan baidut behin baino gehiagotan. Beraz, bakoitzak ahal duen neurrian lagundu balezake eskertuko nizueke, edozer kopuru ongi etorria izango baida beti. Gaurkoan hitzak soberan daude, eta ekintzak faltan.

----------------------------------------------------------------------------------

Egunero idazten dudan nire blog pertsonala irakurri nahi duenak, klikatu ondorengo helbidean: http://ibarzabaltxokoa.wordpress.com/