Azpeitiko Metal Boskotearen kontzertu berria

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2009ko mai. 7a, 21:05

Datorren larunbatak 9,  Azpeitiko Metal Boskotea musika elkarteak kontzertu bikain bat eskainiko digu. Kontzertu hau, beraien urteetako ibilbidean bildu dituzten kanta desberdinez osatua dago, eta gezurra badirudi ere, dagoenik 5 urte igaro dira boskote eder hau hasi zitzaizkigunetik beraien musika gozoa eskaintzen.

 

Kontzerturako gonbidapena luzatzen digu herritar guztioi A.M.B. taldeak, eta polita izango litzateke deialdi honi behar den bezala erantzutea, etxean daukagun altxorretariko bat baida. Azpeitiko Metal Boskotea, izenak dioen bezala, metal musika tresnez osaturiko talde bat da,  eta oraindik ezagutzen ez duzuenok (ez dut uste kasua denik), Youtubeko helbide honetan ikus dezakezue nolakoa den A.M.B. taldea.

 

Youtube A.M.B.

 

(Prelude to a Te Deum, eurovision-eko ereserkia) kanta entzun berri duzue bideo honetan. Kanta hau, Apirilean eskaini ziguten kontzertuko lehen kanta izan zen, eta Oscar Gonzalez organujoleaz lagundirik eman zuten ekitaldia.

 

Besterik gabe lagunok, musika gustuko duzuenok beste aukera bat gehiago duzue Metal boskoteko musikaz gozatzeko. Jarraian, eskainiko diguten egitarauarekin utziko zaituztet.

 

Egitaraua:

 

1- Rondeau

Jean Joseph Mouret.

Mold: Michael Wilson

 

2- ”Cavatina” aus Figaro

G. Rossini.

Mold: Willi H. Wiltscheck

 

3- Arioso

J.S Bach

Mold: Stephen Haegue

 

4- Can-Can´t

Jacques Offenbach

 

5- Gabriel´s Oboe

E. Morricone

Mold: A.M.B.

 

6- The Pink Panther

H. Mancini

Mold: Arthur Frackenphol

 

7- Hey Jude

Beatles

Mold: Hans-André Stamm

 

8- Lion King

Elton John & Tom Rice

Mold: A.M.B.

 

9- New York, New York

John Kander

Mold: Jack Gale

 

10- Funiculi Funicula

Italiar Herrikoia

Mold: Simon Kerwin

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa