Ikus-entzunezko diaporama

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2009ko api. 15a, 14:04

San Sebastianak aspalditxo igaro genituen, baina berriro orduko kontuak gogoratu beharrean gaude blog honetan. Aurtengo danborradan atera genituen argazkiekin ikus-entzunezko diaporama bat nahi nuen egin, baina ez nuen astirik hartzen eta hor nengoen tartetxo bat aurkitzeko irrikaz buruan neukan proiektua egiteko zain.

 

Aste santuko jai hauek probetxatuz, diaporamarekin jardun naiz buru-belarri eta azkenik atera dut barruan neraman arantza hori, guztiz amaitzea lortu baidut urtarriletik zintzilik neukan lana.

Diaporamak 28 minutu inguru irauten du, eta bertan handien danborrada, goizeko diana, haurren danborrada eta bandera jeitsierako danborradako argazkiak ikusi ditzazkegu. Diaporama hau osatzeko 230 argazki inguru erabili ditut eta pasa ditudan orduak zer esanik ez, pazientzi apur bat hartu eta hau izan da nire aste santuko penitentzia, jejeje.

 

Lanaren emaitzarekin ordea nahiko gustura geratu naiz eta hori da azkenean balio duena, atzean ahazturik geratzen baidira ordurabitateko tirabirak, ezta?

Beraz lagunok, gaurkoan nire azken lantxoarekin uzten zaituztet. Ez da agazkilari profesional baten hainbeteko diaporama, baina bueno, saiatu behintzat saiatu naiz txukun xamar egiten.

Deskargatzeko klikatu San sebastianak izenean: San Sebastianak. (Deskargatzen bere denbora beharko du, beraz izan mesedez pazientzi apur bat).

 

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa