Kaixo denoi!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko eka. 7a, 17:10
Kaixo denoi!\ Azpeitiko HERRIRA herri Bilgunearen lehen batzarra egin zela hilabete igaro da. Lehen batzarrean parte hartze txukuna izan zen eta guztiek norbere iritzia emateko aukera izan zuen inongo lotsa eta mugarik gabe.\ \ Lehen batzarrean herriko egoeraren diagnostiko moduko bat egin zen eta era berean zein arlo jorratzea ikusten zen eztabaidatu zen. Larunbat honetan da bigarren batzarra, goizeko 10etan Sindikatu Zaharrean. Mugimendu indartsu bat bezala funtzionatzen hasteko momentua da.\ \ Mugimenduak zabala eta irekia izan behar duenez, guztiok gonbidatuta egoteaz gain, beharrezkoa dela deritzogu interesa duen ororen parte hartzea ziurtatzea. Borondatea duen guztien elkargunea izan behar du Herrirak. \ \ Etxean nahi ditugulako eta behar ditugulako, larunbata arte.