Aupa azpeitiarrak!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 24a, 15:25
Aupa azpeitiarrak!\ \ Elkartasun Egun arrakastatsua igaro ondoren, oraindik ere tamalez presoen egoerak berdin jarraitzen du. Denbora aurrera doan heinean gainera okertuz doa. Gaixorik diren presoen egoera oso larria da eta biziarteko zigorrak berarekin dakartzan ondorio larriak ere mahai gainean ditugu. Behingoz amaitzeko eskatu behar dugu muturreko egoera horiekin eta era berean sakabanaketarekin amaitu eta preso guztien Euskal Herriratzea exijitzen dugu.\ \ Horretarako, maiatzak 25 ostirala, hileko azken ostirala izanik, hileroko elkarretaratzea izango da arratsaldeko 19.00etan herriko plazan eta ondoren elkartasun pintxo poteoa alde zaharreko hainbat tabernetan.\ \ Eskerrik asko guztioi eta indarrak batuz amaitu dezagun luzatzen ari den amesgaizto honekin. Ostiral arte beraz.\ \ Azpeitiko Herrira Herri Bilgunea