Festak antolatzeko lehenengo batzarra egingo du Marea Arroxak asteartean plazan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | Festak | Argazkia
2018-06-08 14:40

Sanjuandegiko festak pasatuta, eta Urrestillakoak ate joka direla, Marea Arroxa martxan hasteko garaia da. Iazko festek utzitakoaz hausnartu ostean, iritsi da berriro plazara irteteko ordua, eta buruari buelta batzuk ematen hastekoa. Izan ere, konturatzerako iritsiko da uztaila, eta horrekin batera udako festak. 

Jaiak antolatzeko auzolana ezinbesteko tresna delako, Marea Arroxak dei egin nahi die festetan beren ekarpena egin nahi duten herritarrei, asteartean 21:00etan hasita plazako arkupetan egingo den batzar irekira anima daitezen. 

Esnatzeko garaia da. Martxan jartzeko unea da. Atzera kontua hasi da. Animatu, eta izan marea honen olatu! 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa