Inauterien balorazioa, gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | Festak | Artikulua
2018-02-18 16:22

Inauteri festak pasatuta, balorazioa egiteko unea ere iritsi zaigu: balorazio gazi-gozoa. Gozoa, urte osoko festetan gure presentzia bermatze aldera inauterietan ere luntxarekin eta puru piztearekin kalera atera garelako. Pasa den urtean ez bezala, aurtengoan ekintza hori berreskuratu eta antolatu dugulako. Baina, aitortu behar dugu ez dugula ekintza horretan guk aldarrikatzen eta gure egiten ditugun harremanak transmititzerik eta jasotzerik lortu; eta horrek hausnartzeko beharra sortzen digu.

Batetik, kritiko gara luntxa eta puru piztea burutu ditugun espazioarekin, zezen giroan sortzen den giroarekin. Ekintzaren ondorengo balorazioan azpimarratu beharrekoa iruditu zaigu espazio horretan sortzen den giroaren bazterkeria; estereotipo sozialetan oinarritutako giro harro horrek bere horretan biolentotik ere baduela uste dugu. Helburua ez da erantzuleak izendatzea, uste baitugu giro horrek gizarteak berariaz oinarrizkoak dituen jarrerak azaleratzen dituela. Baina aitortu behar dugu, horri aurre egin beharrean, puru piztearekin giro horixe elikatzen ikusi dugula gure burua ere.

Giro horren muturrean kokatzen dugu igandeko sokamuturrean ikusitakoa. Batetik, jarrera horiek salatu nahi ditugu; eta bestetik, ozen esan guk festa herrikoien alde dugun konpromisoan ez dugula horrelako jarrerarik onartuko. Horregatik, eragile bezala erantzukizunez hartzen dugu gertatutakoa, eta gure barnean luntxaz eta puru pizteaz eta orokorrean festetako espazio guztiez hausnartzeko konpromisoa. Eta herritarrak ere hausnarketa hori egitera gonbidatzen ditugu. Amaitzeko, eta hurrengo urtera begira, neurriak hartuko ditugu inauterietan dugun presentziari dagokionean

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa