Azpeititik Errakiren Erresistentzia jaialdira joateko autobusa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko eka. 7a, 16:17

Haginpe tabernan eman daiteke izena ekainaren 18an erresistentzia kutxa nazionalaren alde Berriozarren egingo den jaialdira joateko. Sarrera fisikoak erosteko epea amaituta, Internetez soilik eros daiteke musika emanaldietarako txartelak. 

Erraki langile kontrolpeko espazioen babes sareak Erresistentzia jaialdia antolatu du ekainaren 18rako Berriozarren (Nafarroa), eta Urola Erdiko herrietatik hara joateko autobusa antolatu dute. Azpeitiko Haginpe tabernan eman daiteke izena ekainaren 18an Berriozarrera autobusez joateko. 

Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da, eta izena ematen den unean bertan ordaindu beharko da. Ekainaren 18an 15:00etan aterako da autobusa Azpeitiko anbulatorio aurretik. 

Guztira, zortzi musika talde igoko dira oholtzara Erresistentzia jaialdian: Kaos Urbano, Zartako, Brigade Loco, J Martina, Bake Faltsua, Alerta Gorria, Ziakhus & Durum Solo Karne eta Raimundo el Canastero.

Jaialdiko sarrerak salgai egon dira Haginpen bertan, baina atzo zen horretarako azken eguna. Beraz, jaialdira joan nahi dutenek Internetez eskuratu beharko dute sarrera, honako lotura honetan.