Tekno Gaua izango da urriaren 30ean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko urr. 20a, 08:45

Alexander Loop, Josu_U, B2b, Enesound, Artetxe (Reset) eta Munizzio arituko dira Dj lanetan. 21:00etan hasiko da musika eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Aspaldiko partez tekno musikaz gozatzeko aukera izango dugu Azpeitiko Gaztetxean, Tekno Gaua antolatu bai dugu urriaren 30erako. Azpeiti-Azkoitiko DJak izango ditugu gurean: Alexander Loop, Josu_U, B2b, Enesound, Artetxe (Reset) eta Munizzio.

Emanaldia 21:00 aldera hasiko da, eta Gaztetxeko atean egongo dira salgai sarrerak. Bost euro ordaindu beharko da. Animatu!