Ikasturte hasierako batzar irekia egingo du Gaztetxeak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko ira. 30a, 08:50

Batzarra 18:00etan hasiko da, eta ondoren luntxa egongo da. Bileran azalduko dira ikasturte honetako berrikuntzak, lantaldeen funtzionamendua eta gazte asanbladaren erronkak. 

Ikasturte berriari heltzeko gogoz gaude, lanerako prest. Hori dela eta, azken asteetan bihar egingo dugun ikasturte hasierako batzar irekia prestatzen aritu gara. Urriaren 1ean, ostirala, 18:00etan izango da Azpeitiko Gaztetxearen ikasturte hasierako batzar irekia, eta bertan azalduko dira ikasturte honetako berrikuntzak, lantaldeen funtzionamendua eta gazte asanbladaren erronkak. 

Bileraren ostean luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Hamaseigarren urteurrena ezin hobeto ospatu genuen eta horrela jarraitu nahi dugu urte luzez. Beraz, animatu Gaztetxera, eta antolatu!