Iruñeko Maravillas gaztetxearen aldeko elkartasun eguna izango da ekainaren 8an Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 31a, 11:03
Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxearen aldeko elkartasun eguna izango da ekainaren 8an, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean. Urtarrilean desalojatu zuten Maravillas, eta orduko hartan bezala, oraingoan ere elkartasuna emateko prest gaude.\ \ Maravillasen auziak gaztetxearen desalojoa ez ezik, epaiketak, zaurituak, mehatxuak eta isun ekonomikoak utzi zituen. Gaztetxea defendatzeagatik milaka euro ordaindu behar dituzte Maravillaseko zenbait kidek, eta diru hori lortzeko elkartasun bira bat egiten ari dira Euskal Herriko hainbat txokotatik. Azpeitiko Gaztetxea izango da hurrengo geltokietako bat.\ \ Ekainaren 8rako mahai ingurua, bazkaria eta kontzertuak antolatu ditugu Maravillaseko lagunekin elkarlanean. Mahai inguruan Iruñerriko gaztetxeen egoeraz, eta zehazki, Maravillas auziaz hitz egingo dugu. Era berean, inguruotako beste hainbat jazarpen kasu ere izango dira hizpide. Ondoren, bazkaria izango da Gaztetxean bertan, eta gauean kontzertuen txanda izango da. Dinamita, Txorroskilo eta Jaleo taldeak igoko dira oholtzara.\ \ Bazkarira joan nahi duten lagunek aurrez jakinarazi beharko dute, eta horretarako mezu bat bidali beharko da 'azpeitikogaztetxie@gmail.com' helbidera. Komeni da mezuan pertsona kopurua zehaztea, eta pertsona baten izena ematea, erreferentzia gisa. Elkartasun bazkaria bost euro ordaindu beharko da, eta kontzertuetako sarrera hiru euro.\ \ Animatu parte hartzera! Elkartzeak eta saretzeak bakarrik indartuko gaitu. Meta dezagun potentzia!\ \ Egitaraua: \ \ 12:30: Mahai ingurua.\ 14:30: Bazkaria.\ 22:30: Kontzertuak.