Badu data Gaztetxeko Bertsio Gauak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 12a, 11:33
Hasi instrumentuak afinatzen edo desafinatzen, hasi abestiak aukeratzen eta zertaz mozorrotu pentsatzen, badator eta Azpeitiko Gaztetxearen Bertsio Gaua.\ \ Aurten, apirilaren 13an, zapatua, izango da Gaztetxeko kideek antolatutako Bertsio Gaua. Aurretik, baina, eguneko xehetasunak lotzeko eta gaua prestatzeko bi bilera ireki egingo ditu Gaztetxeak. Aurrenekoa martxoaren 27an izango da, 19:00etan hasita. Garrantzitsua izango da Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunak bilerara joatea, erabakiak elkarrekin hartzeko. \ \ Animau, eta atea zaratie!