Borobildu data, eta hasi baltsak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko eka. 25a, 17:21
Hamahiru zenbakiak ez omen du zori onik ekartzen, baina Azpeitiko Gaztetxean zorionekoak gara. Aurten, 13 urte beteko ditu gure 'Gaztetxie'-k, eta aspaldi hasi ginen urtemuga hori ospatzeko egitaraua prestatzen. Aurten, uztailaren 21ean ospatuko dugu Gaztetxearen urteurren festa. Data berezia da, eta horren jakitun, mimo handiz prestatzen dira egun horretarako ekintzak. Eguna gerturatu ahala jakinaraziko ditu Gaztetxeak ekintza guztien gaineko xehetasunak, baina gaurkoan baltsa jaitsieraren txanda da. \ \ 'Azpeitiyen zer?' gai gisa hartuta, herritarrak beren baltsak egitera animatzea da asmoa. Jarri irudimena dantzan. Azpeitiko itsaso zabalean ikusiko dugu elkar uztailaren 21ean!