Ekainaren 28an eta 29an izango da aurten Gaztetxeko garagardo festa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | Aisia | Argazkia
2018-06-14 17:57

Azpeitiko Gaztetxeak garagardo festa antolatu du beste urte batez. Aurten, ekainaren 28an eta 29an izango da, eta ez da jan-edanik faltako.

Ekainaren 28an gonbidatu bereziak izango dira Gaztetxean. Ondarroatik etorriko dira The Oiers, eta beraiekin ekarriko dituzte kresalezko doinu akustikoak. 22:00etan hasiko da bi artisten kontzertua. Ekainaren 29an, aldiz, gau mexikarra izango da. Mexikoko musika entzun eta jateko mexikarra dastatzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek. Hori ez ezik, denetariko txapelketetan parte hartzeko aukera egongo da. Esaterako, dardo, karta, futbolin eta kromo txapelketak izango dira.

Datozen asteetan jakinaraziko ditu Gaztetxeak gainerako xehetasunak: zein garagardo egongo diren, zein prezio izango duten eta bestelako kontuak. Bitartean, joan motorrak berotzen, eta borobildu data egutegian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa