'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia, afari begetarianoa eta kontzertuak, ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | Gizartea | Argazkia
2018-03-06 17:51

Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Azpeitian mugimendu feministak antolatutako egitarauaren barruan, hainbat ekintza egingo dira Azpeitiko Gaztetxean, ostiralean.

18:00etan hasita, 'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia eskainiko du Jokin Azpiazu Carballok. Ondoren, 20:30ean hasita, jantoki begetarianoa izango da. Honako hau da menua:

Sarrerakoak: natxoak gazta saltsarekin.
Lehenengo platera: espinaka, porru eta patata krema.
Bigarren platera: olo-hanburgesak, aukerako gehigarriekin.
Postrea: azenario pastela txokolatearekin.

Sabelak bete ostean, Olor bakarlariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek, 22:00etatik aurrera.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa