Bertsio Gaua antolatzen hasteko aurreneko batzarra izango da gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ots. 26a, 13:58

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua antolatzeko aurreneko bilera izango da gaur, astelehena, gaztetxean bertan. Batzarra 21:00etan hasiko da, eta bertan hizpide izango dira, besteak beste, antolakuntzari lotutako zenbait kontu eta emanaldiaren inguruko xehetasunak. Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunek batzarrera agertu beharko dute, guztion artean erabakiko direlako antolakuntzari lotutako kontutak. 

Buruan izugarrizko harrikadak dituzten lagunei eta herriko gazte sortzaile dei egin nahi dio Gaztetxeak Bertsio Gauean parte har dezaten.