Artistak lotuta, Hoi Denk Zirkue! ikuskizunerako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko abe. 28a, 11:53
Azken orduko aldaketak tarteko, badakigu nork artuko duen parte aurtengo Hoi denk zirkue! galan. Azpeitiko hiru artistez gain, Kolonbia eta Donostia inguruko lagunak ere izango dira Gaztetxean. Gainera, ez da sorpresarik faltako. \ \ Xanti Agirrezabala aurkezle lanetan ariko da; Ekain Txouk bere pailazokeriak eramango ditu oholtzara; Juanelo Panelok malabareak egingo ditu eta Iagomagok txundituta utziko gaitu bere magia trikimailuekin. Akroxkak, berriz, akrodantza eskainiko du eta Idoiak aire akrobaziak egingo ditu Gaztetxeko telan. \ \ Helduek sarrera 5 euro ordaindu beharko dute eta gaztetxoek, berriz, 3 euro.\ \ Ez galdu emanaldi hau ikusteko aukera, ez zarete damutuko! Iazko ikuskizunak utzitako aho zaporeak gogorarazteko, honako lotura honetan duzue bideoa! On egin!\ \ https://www.youtube.com/watch?v=I6jwVeLSOas