Photoshop tailerraren bigarren saioa izango da bihar Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko aza. 15a, 10:49

Aurreneko saiora bertaratu zirenek, argazkiak editatzeko programaren oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren ikasi zuten. Orain, horiek praktikan jarriko dituzte. Hala ere, lehengo astean ikastaroan parte hartu ez zutenek, berdin-berdin joan daitezke bigarrengo saiora.

Joan den astean ekin zion Gaztetxeak photoshop tailerrari, eta ondo, gainera. Izan ere, adin ezberdinetako lagunak hurbildu ziren bertara, argazkiak editatzeko programa erabiltzen ikastera. Gaztetxeko kideek gidatu zuten saioa, eta oinarrizko tresnak erabiltze irakatsi zieten bertaratu zirenei. Atal teorikoaren ostean, bigarren saioa izango da bihar, irailak 16, 18:00etan hasita. 

Bigarren saioa praktikoagoa izango da, eta Gaztetxera hurbiltzen direnak sortzaile lanetan jarriko dira. Joan den asteko hitzorduan egon ezin izan zutenek, ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute bihar.