Photoshop tailerra izango da ostegunean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko aza. 6a, 17:18

Oraingoz, bi saio eskainiko dituzte Gaztetxeko kideek, eta ostegunekoa da aurrena. Ikastarora bertaratzen direnek oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren edota kartelak egiteko jakin beharreko xehetasunak ikasiko dituzte, besteak beste.

Denetariko ekintzez beteta iritsi da azaroa Azpeitiko Gaztetxera. Izan ere, datozen asteetan hainbat ekintzek hartuko dute leku bertan: 1917-2017, iraganeko borroketatik iraultza loratuz hitzaldi zikloak, photoshop tailerrak, gau elketronikoak, zine ziklo sobietarrak, luntx begetarianoak eta bi antzerkik. Gaztetxeak joan den ostiralean ekin zion azarorako prestatutako ekintzei, El Salariadoren solasaldiarekin. Orain, photoshop tailerrak hartuko du lekukoa. Ostegunean, azaroaren 9an, gaztetxeko kideek argazkiak editatzeko Photoshop  programa nola erabili erakutsiko dute. 

Guztira, bi saio eskainiko ditu Gaztetxeak oraingoz. Datorren ostegunekoa izango da aurrena, eta 18:00etan hasiko da. Interesa duen edonor bertaratu daiteke. Hasteko, parte-hartzaileek Photoshoparen oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren ikasiko dute, baita kartelak egiteko jakin beharreko xehetasun batzuk ezagutu ere. 

Bigarren saioa hurrengo ostegunean, azaroaren 16an, izango da, 18:00etatik aurrera.