Abdullah Öcalan kurduaren 'Civilizacion capitalista' liburua aurkeztuko dute ostegunean, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko urr. 17a, 20:31

Hizlari lanetan Sivan Zerdesti ariko da, liburuaren itzultzailea eta Kongresu Nazional Kurduko (KNK) kidea da Zerdesti. Aurkezpena 18:00etan hasiko da.

Konfederalismo Demokratikoaren Oinarriak izenpean, hitzaldia eskainiko dute ostegunean Gaztetxean. Bertan, besteak beste, Abdullah Öcalan kurduaren Civilizacion capitalista liburua aurkeztuko dute, 18:00etan hasita. Solasaldia gidatzeaz Sivan Zerdesti arduratuko da, liburuaren itzultzailea eta Kongresu Nazional Kurduko (KNK) kidea da bera.

Manifiesto por una civilizacion democratica liburuaren bigarren alea da ostegunean Gaztetxean aurkeztuko dena. Ateak zabalik izango dira hitzaldira animatu nahi duen ororentzat.