Jantoki begetarianoa eta 'Alu Ulu' antzerki foroa, ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | Azoka herritik | Artikulua
2017-09-12 16:57

20:30ean irekiko ditu ateak Gaztetxeko jantoki begetarianoak. Afalostean, berriz, emakumeen sexualitateaz umorez aritzen den Alu Ulu antzezlana izango da ikusgai. 

Azoka Herritik egitasmoaren barruan, jantoki begetarianoa eta antzerki foroa izango dira ostiralean, Gaztetxean. Afaltzera gerturatu nahi dutenek, 20:30ean dute hitzordua. Menua honakoa izango da: berenjena patea, etxeko salmorejoa, kalabazin tailarinak kurry saltsaz eta arroz basmatiarekin, eta postre sorpresa. 

Sabelak bete ostean, Arremanitz kooperatibak prestatutako Alu Ulu antzerki foroak hartuko du Gaztetxeko oholtza. Hainbat eduki lantzen ditu antzerki foroak umorea klabean, hala nola emakumeen sexualitatea, harremanak, edertasun ereduaren inguruko gogoeta eta masturbazioa. Haizea Egigurenek egiten ditu aktore lanak, eta Saioa izeneko neska bat hezurmamitzen du bakarrizketa formatuko antzezlanean. Saioak bikote aholkularitzako itxarongela batean egiten dituen hausnarketak azaltzen dira obran.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa