Azpeitiko Gaztetxeak elkartasuna erakutsi dio Olaia Aira gazteari

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | Gizartea | Lotura
2017-09-11 10:27

Azpeitiko Gaztetxetik elkartasun osoa adierazi nahi diogu Olaia Aira Azpeitiko gazteari, Gogoko Goxuak kafetegiko jabeei Olaiari zor dioten soldata ordaintzeko exijitzearekin batera. Kapitalismoa prekaritatearen sinonimo dugu langile klasearen ikuspuntutik, apurka- apurka “lan duinaren” zein “soldata duinaren “ ilusioak desagertzen ari baitira gure begien aurrean, krisian sartu zen ziklo kapitalistaren murrizketak estratu sozial baxuenek pairatzen baititugu.

Aldi baterako lanaldiak, beltzean kobratutako lan- orduak, lan- istripuak (aurtengo ikasturtean iada hainbat langile hil dira lan baldintza prekarioen erruz gure bailaran)… Miseria egoera gordintzen ari dela begi- bistakoa da, eta izen ugari ditu errudunen listak. Langileak lan- baldintza negargarrietan mantentzea enpresek etekinak lortzeko dituzten ezintasunen isla da, etekinen murrizketa bat ahalbidetu aurretik euren langileen soldatak zein lan- baldintzak murrizten direlarik lehendabizi.

Airaren kasua ez da aurrenekoa ez eta bakarra, gizartearen gehiengoak pairatzen duen prekarietate egoera orokortuaren isla baizik, generazio berriak gogor estutuko gaituena gainera. Egoera honen aurrean Olaiaren jarrera txalotzekoa iruditzen zaigu, bitartekaritzak alde batera laga eta kale ekintzaren bitartez elkartasun sare erraldoiak sortzea baita gure hautua ere. Presio mekanismo herritarrak hedatzeko garaia da, kolektiboki pentsatu eta sarea artikulatzea dagokigu. Honekin batera, gure animo beroenak eman nahi dizkiogu jardun publikoa ekin berri duen Donostiako Babes Sareari, Iruñeako Langile Autodefentsa Sareari, Herniko Langile Babes Sareari eta langileria kalean babestea helburu duten beste hamaika ekimeni.

Bestetik, uste dugu elkarren arteko indiferentzian zein langile klaseko kidegoa objektu gisa bizitzera kondenatzen duen logika sozialarekin amaitzea nahitaezko erronka dela, ongizate faltsu baterako posibilitateak agortuak direlarik. Bidea gizarte metabolismo honetatik kanpo aurkitzen dugu, ez iada ezinezkoak diren barne- erreforma saiakeretan. Gogoko goxuak, ordaindu zor duzuna!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa