Hilaren 15ean ospatuko da Gaztetxearen 12. urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko uzt. 3a, 12:14
Gaztetxeak dozena bat urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko egitarau berezia prestatzen ari da uztailaren 15erako. Egun horretan ez da festarik eta aldarrirako tarterik faltako. Oraingoz, baltsa jaitsiera da iragarritako hitzordu bakarra, baina laster izango da egitaraua osorik herriko kaleetan.