Gaur Maiatzaren lehena den honetan ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2017ko mai. 1a, 09:54
Gaur Maiatzaren lehena den honetan, gonbita pasa nahi du Azpeitiko Gaztetxeak, borrokara batzeko. Hona hemen gaurko eguneko komunikatua: \ \ Etxe husteak, kaleratzeak, lan baldintza prekarioak, nagusiarekiko sumisioa, langabezia, ikasteko baliabideen merkantilizazioa eta beste hainbat arazo. Lan erritmo basatiak, estresa, beldurra, etorkizunarekiko perspektiba falta eta segurtasun eza. \ Lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, FPa edo batxillerra, FPa edo unibertsitatea, Lana edo unibertsitatea, lana, lana eta lana. Jaiotzen garenetik markatuta daukagu jarraitu beharreko bide orria eta honek, etengabe, presio sozial bortitz baten baitan sufritzera kondenatzen gaitu. Itxuraz, mundu ideal baten bizi omen gara, baina egunero sufritzen ditugun bizi baldintzek aurkakoa esaten digute. Geroz eta gehiago gara etengabeko segurtasun falta batekin bizi garen gazteak. Lan postu duin bat eskuratzeko ezintasuna dugunak, Ez dugu lan egiten bizitzeko, bizi gara, lan egiteko. Jaio, lana, hil. Horrela laburtu daiteke besteen lanetik bizitzeko pribilegioa ez dugunon bizitza. \ Sistema kapitalistaren beharrezkotasuna saldu digute, indibidualismoa, konpetentzia. Ondokoa salduz soilik egin omen daiteke eskalan gora, eta, horrela, gehienok ondokoa izaten amaitzen dugu. \ Ekonomilari kapitalistek idatzitako liburuetako zifra hutsak gara, batzuk soldata eskasen menpe bizi gara, besteok berriz ez dugu horretarako baliabiderik ere. hilabete bukaerara heltzeko lan bat baino gehiago eginez bizi garenak ere gero eta gehiago gara, eta, askori, gure herrietatik alde egitea ere tokatuko zaigu. \ Hondamendi kapitalistarekin amaitzeko ordua iritsi da, etengabe sakontzen doazen krisien kapitalismoarekin, natur baliabideak atzera bueltarik gabe apurtzen ari den kapitalismoarekin, emakumeen gorputza kontsumorako merkantzia bihurtzen duen kapitalismoarekin, eta, batez ere, ezagutzen dugun guztia dirutan tasatzen duen kapitalismoarekin. Gure bizitza ez dagoelako salgai, Kapitalismoa suntsitu! \ Hitzak ordea ez du baliorik ez badago hauek errealitate bihurtuko dituen indarrik atzean, indar horren eroale geu gara; langileak, ikasleak, langabetuak, banaka oso mugatuak gaude, baina taldean indartsu bihurtzen gara, elkarren baliabide eta abilezia ezberdinak trukatuz egin dira eraikinak, ibilgailuak, sendatu gaixotasun ezberdinak.. kapitalismoak erakutsi digu talde lanaren ondorioz edozer lortu daitekeela, edozer egin dezakegula, baina kapitalismoa berekoikeria da aldi berean, eta taldean egindako lanaren fruitua zikindutako esku partikularrek bereganatzen dute. \ Horregatik, jo behar dugu euren aurka, elkartasunean, laguntasunean eta elkarrekiko errespetuan eraikitako lotura kolektiboek indarra garela erakutsiko digute, langileok egunero zapaltzen gaituen egoerarekin amaitzeko daukagun grinak botere egingo gaitu. \ GAZTE INDARRAZ LANGILE BOTEREA ERAIKI!