Egitarau oparoarekin dator 2017ko Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko api. 27a, 20:58

Beste urte batez astebeteko egitaraua antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Hitzaldiak, kantaldia, mahai inguruak, parrillada, parodia eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Astelehenean, maiatzaren 1ean, emango diote hasiera prestatutako egitarauari.

Hemen deu beste urte batez Gazte Astea, eta urtero bezala egitarau zabal eta partehartzaile batetaz gozatzeko aukera eskaini dahi dizuegu herriko gazte nahiz zaharrei, Azpeitiko Gaztetxetik. Aurten, maiatzaren 1etik 7ra ospatuko dugu ekintzaz beteta datorren Gazte Astea, eta datorren astelehenean, maiatzaren 1ean, emango diogu hasiera prestatutako egitarauari.

2017ko Gazte Asteko egitaraua osorik, hemen:

Maiatzak 1, astelehena:

11:00tan: Mahai-ingurua, gaztetxean
14:00etan: Bazkaria

18:30ean: Manifestazioa, plazatik, Gazte indarraz langile boterea eraiki lemapien

Maiatzak 2, asteartea:

18:30ean: Hitzaldia, Miren Odriozolaren borrokak.

Ondoren, afari tertulia. 

Maiatzak 3, asteazkena:

19:00etan: Hitzaldia, Venezuela: Iraultza Bolibartarra kolokan, Askapenaren eskutik

Ondoren, afari tertulia

Maiatzak 4, osteguna:

18:30ean: Hitzaldia: Giza historia energiaren ikuspuntutik, Aimar Uribesalgoren eskutik.

21:30ean: Bertso trama Azpeitiko bertsolariekin.

Maiatzak 5, ostirala:

18:00etan:, Pasiera-tertulia: 1766en bai... Oain zeba ez?, Gariaren matxinadaren inguruko hitzaldi-tertulia, Perez Arregi plazatik abiatuta. 

21:00etan: Parrilada, sanagustinpean.Ondoren, parodia.

Maiatzak 6, zapatua:

14:30ean: Bazkaria gaztetxean.

Ondoren, kantaldia, Tony Rocketen eskutiken

Maiatzak 7, igandea: 

19:00etan: Kontzertua: Mobidick + Txokolatada