Barcenas, Rato, Blesa, Barbera, Bankia... eta gurean zer?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | Gizartea | Lotura
2017-04-03 16:30

Barcenas, Rato, Blesa, Barbera, Bankia... Asko dira Espainian gertatu diren ustelkeria kasuak. Beti jo ohi dugu ustelkeria kasuak Espainiarekin lotzera. Baina, gainerako lurraldeetan ez al da horrelakorik gertatzen?

Munduko leku guztietan gertatzen dira horrelakoak, sistema kapitalistak berezkoa baitu ustelkeria. Bere xede bakarra kapitala metatzea baita, edozein modutan. Enpresariak eta politikariak, sinbiosian, beraien botereaz baliatzen dira helburu hori gauzatzeko, diru publikoa esku pribatuetan utziz.

Bada Euskal Herrian ere alderdi politikoek jasotako diru-sarrera susmagarririk, obretan izaten diren neurriz kanpoko gainkosturik, alferrik egindako makroproiektu suntsitzailerik... Igor Meltxor dugu azken urteotan gure herrian izandako kasu ustelak ikertzen jardun duenetako bat. Hari esker dakizkigu zenbait jauntxok ezkutuan pasatzea nahiko luketen datu ugari. Autorik ibiltzen ez den 900 milioi euro ordaindutako autopista (Supersur), Bidegik egindako errepideetan izandako desfase beldurgarriak (tartean %80koak), 10 milioi euro ordaindu baino egin gabe gelditutako purinen planta... (informazio gehiagorako: https://elperiodistacanalla.net/ )

Horrelako hainbat kasuz, erraustegiaren atzean dauden interes ekonomikoez eta funtzionatzeko modu honetaz hitz egingo digu Igor Meltxorrek apirilaren 4ean Sanagustin kulturgunean, arratsaldeko 7etan.

Ez gelditu gure herriko lapurreten berri jakin gabe! Bertan ikusiko gara!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa