Askapenaren brigaden aurkezpena, martxoaren 14an Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko mar. 9a, 09:45
Askapena Euskal Herriko Erakunde Internazionalistak beste urtebetez brigadak antolatu ditu munduko hainbat txokotara, tokian tokiko borrokak ezagutzeko. Brigada horien berri emateko izango dira Askapenako kideak Azpeitiko Gaztetxean datorren asteartean, martxoaren 14an, 18:30ean.\ \ Brigaden nondik norakoak emateaz gain, Greziako brigadista ohi bat izango dugu gurekin, Grezian gertatzen denaz eta han bizitakoaz hitz egiteko. Animatu eta gerturatu Gaztetxera! Hamaika herri, borroka bakarra!