Badator baltsa jaitsiera, hasi baltsak prestatzen!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2016ko eka. 30a, 12:39

Bi aste pasatxo falta dira Azpeitiko Gaztetxeak 11 urte betetzeko. Aurten, urtemuga uztailaren 16an ospatuko dugu eta horretarako egitarau oparoa ari gara prestatzen aurtengoan ere. Urteroko legez, baltsa jaitsiera izango dugu zapatuko festari hasiera emateko.

Parte hartu nahi dutenej eskuragarri izango dute Gaztetxeko materiala. Izan ere, hainbat bidoi gordeta ditugu erabili nahi dituenarentzat. Beraz badakizue, hasi baltsak prestatzen! Hementxe dala!