Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Garagardo Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2016ko eka. 14a, 12:11

Ekainaren 16an, 17an eta 18an izango da aurtengo garagardo azoka. Egunero 19:00etan zabalduko dituzte ateak. Edariaz gain, jatekoa ere izango da, baita futbolin, dardo eta kromo txapelketak ere.

Urteroko legez, aurten ere iritsi zaigu garagardo bikainaz gozatzeko aukera Gaztetxera. Ostegunean, hilak 16, hasiko da Garagardo Azoka, eta ostiralean eta zapatuan ere Gaztetxeko ateak irekita izango dira 19:00etatik aurrera, garagardo ederraz gozatzeko.

Aurtengoan ere, Nazioarteko zein Euskal Herriko garagardoa izango dugu dastatzeko. Hona zerrenda:

  • Basqueland Brewing Project (Hernaniko garagardoa, lau mota izango dira)
  • Guiness
  • Foster's
  • Paulaner
  • Amstel Oro
  • Muephy's
  • Affligem

Gauza jakina da gargardoak janaria eskatzen duela gorputzarentzat, beraz, horren faltarik ere ez da izango, guztia, beti ere, prezio herrikoietan. Ohi bezala, garagardo batzuk arruntak izango dira, eta 2,70 eurotan salduko dituzte; garagardo bereziek, berriz, 3,70 euro balioko dute.

Giroa pixka bat gehiago berotzeko, jolasak izango dira egunero, eta futbolin, dardo eta kromo txapelketak antolatuko dira parte hartu nahi duenarentzat.

Azoka fin borobiltzeko musika ederraz alaituko dugu guztia, eta zapatuan, ekainak 18, dozenaka binilo ekarriko ditu herriko gazte batek musika alaiarekin batera, janariaz, garagardoaz eta giro bikainaz gozatzeko.