Astebururako egitarau oparoa Azpeitiko Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2016ko eka. 7a, 11:19
Datorren ostiralean, hilak 10, arrakastatsua izan ohi den jantoki begetarianoa izango da, 20:00etatik aurrera. Hori amaitzean, 21:30ak aldera, antzerkiak izango dira. Alde batetik, Jurdana Otxoa eta Ainhoa Alberdi zarauztarrek 'Zapatak' antzezlana eskainiko dute. Bestetik, 'Eltxoak' antzezlana ikusi ahal izango da, Amaia Irazabalen eskutik.\ \ Zapatuan, berriz, Rodeo talde zestoarraren eta Blokeo talde madrildarraren kontzertuez gozatzeko aukera izango da, asteburua borobiltzeko.\ \ Animatu Gaztetxera, asteburua gozatzera, horretarako eskaintzarik ez da falta eta!