Azpeitian alternatiba sozioekonomikoak aztertzeko bilera izango da Gaztetxean, otsailaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2016ko urt. 28a, 09:56
Abenduaren 30ean 'Gure kabuz ala hil' dokumentala ikusi ostean, Euskal Herriko alternatiba ezberdinen inguruan aritzeko aukera izan genuen Gaztetxean.\ \ Gaia herriratu asmoz, Azpeitian zer egin genezakeen aztertzeko bigarren aldiz elkartzea erabaki genuen. Otsailaren 1ean, Azpeitiko Gaztetxean egingo dugu bilkura ondorengo galderei erantzuteko, besteak beste: zer alternatiba mota eraikitzeko gai gara Azpeitian? Nola eraiki ditzakegu esku artean ditugun proiektuen arteko zubiak? Zein motatako elkarlana sustatu dezakegu eragile zein norbanako ezberdinen artean?\ \ Eredu ekonomiko zapaltzaile honen aurrean, gutxi batzuen interesen arabera antolaturiko gizarte eredu honen aurrean, eraikitzaile izan nahi duen pertsona orori zuzendua dago deialdia. Beraz, kapitalismo patriarkal honi alternatibak herritik eraiki behar dizkiogula sinesten baduzu... animatu parte hartzera!