Indartsu hasi dugu ikasturtea Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2015ko aza. 16a, 18:40
Indartsu hasi dugu ikasturte berria Gaztetxean. Joan den asteazkenean egin genuen lehen batzar irekia, eta hogeita hamar lagunetik gora bildu ginen bertan. \ \ Batzarra egin aurretik, Gaztetxearen 10. urteurrenaren inguruko dokumentala ikusi genuen. Gero, gaztetxearen egoeraz eta ikasturte honetako helburuez hitz egin genuen. \ \ Batzarrera joan ez zirenentzat, egun eta ordu hauetan bilduko dira Gaztetxeko taldeak: \ \ Komunikazio taldea: astelehenetan, 17:30ean.\ Aisialdi taldea: astelehenetan, 19:00etan.\ Harreman taldea: astelehenetan, 19:30ean.\ Gazte problematika: astearteetan, 21:00etan.\ Talde eragilea: asteazkenetan, 21:00etan.\ \ Azpiegitura eta sukaldeko taldeetako ordutegiak zehazteko daude.