Ikasturteko azken Jantoki Begetarianoa, ostiralean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2015ko eka. 16a, 15:55
Ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, izango dugu ikasturte honetako azken Jantoki Bejetarianoa Azpeitiko Gaztetxien.\ \ Aurtengo berrikuntza arrakastatsu honetaz gozatzeko azken aukera izango da aste honetan, eta beste behin Gaztetxeko sukaldariek menu ikaragarri bat prestatu dute agur ohoretsu bat emateko ekimenari.\ \ Betiko giro goxoaz gain, ostiral honetako afaria biribiltzeko Enekora musikaria izango dugu beste bi artistaz lagunduta, kora instrumentu ez-ohikoa protagonista izango dugularik kontzertu interesgarri honetan.\ \ Ez dago esan beharrik egun interesgarria izango dugula gurean, beraz, ez egin dudarik eta animatu parte hartzera!