Ostiralean bertso-afaria Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2015ko mar. 17a, 21:51
Azpeitiko Gaztetxean antolatuta, bertso-afaria izango da ostiralean, hilak 20, Gaztetxean bertan. Agin Laburu, Maider Arregi eta IƱigo Manzisidor 'Mantxi' ariko dira kantuan, 21:00etatik aurrera.\ \ Menua ondorengoa izango da: entsalada, tortila, gixatua eta bizkotxoa. Sarrerak Orkatz eta Txarrantxa tabernetan erosi daitezke. Landunek 12 euro ordaindu beharko dute eta ikasleek zein langabetuek, berriz, zortzi euro.