Aurrera doaz Gaztetxearen biziberritze lanak!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko urr. 20a, 13:37
Pasa den astean dozenaka lagun biltegiak txukuntzen eta hormak berritzen aritu ginen. Bejondeigula!\ \ Hala ere, bada lana oraindik. Etenalditxo hau epe luzera Gaztetxearentzat guztiz baliagarria izango dalakoan, azpiegitura lanak astebetez luzatzea erabaki dugu. Batetik, gaur, astelehena, eta etzi, asteazkena, 17:00etatik 20:00etara aurreratuko ditugu lanak. Bestetik, zapatuan, egun guztiko Auzolan Egune izango dudu. Animatu ta azaldu Gaztetxera!