Azpeitiko Gaztetxie, hamar urte antolatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko urr. 7a, 11:50
Gezurra badirudi ere, dagoeneko hamar urte pasatu dira lehen hautsak kendu eta lokal zahar bati bizia ematen hasi ginenetik. Mobilizazioak, okupazioak, mamuak eta ikaragarrizko antolakuntzak ekarri ziguten herrian hain beharrezkoa ikusten genuen gunearen lorpena. Autogestioan oinarrituta gazteon beharrak hasetzeko Gaztetxe bat genuen azkenean herrian.\ \ Batzuentzat atzo, besteentzat mende bat pasa izanaren sentsazioa, baina ukaezina dena Gaztetxeak urte guzti hauetan herrian izan duen eragina eta ekintza gaitasuna. Autogestioa eta bestelako gizarte eredu bat oinarri hartuz, hitzaldiak, eskeintza kulturalak, mobilizazioak, aldarrikapenak, ikastaroak, atxikimenduak, aisialdi eskeintza ezberdinak eta orri hau betetzeko moduko ekintzen zerrenda aurrera eramateko gai izan gara urte guzti hauetan.\ \ Horren adibide dugu aste honetako eskeintza zabala: Ukraniaren inguruko hitzaldia asteartean, 'Ta oain ze' antzezlanaz lagundutako jantoki bejetarianoaren irekiera ostiralean eta lehenengo batzar zabala larunbatean.\ \ Mezu honekin azken horretan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu bereziki, larunbatean 17:00etan egingo dugun batzar zabalean parte hartzekoa, hain zuzen. Urte biribila izanik hamargarren hau, apustu gogorrak atera nahi ditugu aurrera eta horren parte izan nahi duten gazteek aukera ezin hobea izango dute Gaztetxea merezi duen lekuan mantentzen laguntzeko.\ \ Gazteon indarraz dugun lorpen gaitasuna ikusirik, guztioi gune honen parte izatera gonbidatu nahi zaituztegu, lotsa eta beldurrak alde batean utziz, bakoitzak ahal edo nahi dituen ekarpenak egiteko.\ \ Antolatuz eta Borrokatuz, Gaztetxeak aurrera!