Kaixo guztioi!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko mar. 5a, 18:07
Kaixo guztioi!\ Askok jakingo duzuenez, larunbateko Bertsio Txotxa oso arrakastatsua izan zen. Hamaika taldek hartu zuten parte, eta guztira 25 kantu inguru jo zituzten denen artean. Lepo bete zen gaztetxea, 200 lagunetik gora izan baitziren bertan, taldeak ikusiz gozatzeko. Dena amaitu arte jende gutxik egin zuen hanka bertatik.\ \ Hona parte hartu zuten taldeen izenak:\ -Zozotan Bele\ -Narko Etxart\ -Mikel Urdangarin\ -Nuarbetik gora\ -Gaztienak\ -Amamantzako guapuek\ -UBG\ -Misfits\ -Erreginak eta ertzainak olibondoan\ -Inkomunikaziyue!\ -Baserriko ollaxkue labien erreta\ \ Kontzertuak hasi aurretik, Itziar Aranguren diseinatzaileak otar bikain bat jaso zuen Gaztetxeko jertsearen logotipoa egiteagatik. Lehiaketa irekia izan zen eta berea aukeratu genuen azkenean. Guztira 20 marrazkitik gora aurkeztu ziren, eta haietako asko berriro ibiliko ditugu. Besteak beste, udara aldera kamisetak egiteko asmoa daukagu haiekin, baita txapak ere.\ \ Jertsei dagokionean, labetik atera berritan gehientsuenak saldu dira. Bertso Kolwnean eta Bertsio Txotxean salgai egon dira eta publikoari gustatu zaiola ikus daiteke. Horren aurrean, gehiago aterako ditugu laster. Horregatik, eredu batzuk banatuko ditugu zenbait tokitan, eta bakoitzak bere gustoko jertsea eskatu ahalko du, bertan egongo ez balitz. Honako tokietan egongo dira salgai: Gaztetxean, Urtzin, Txarrantxan, Korralen eta Orkatzen 20 euroren truke. Zeure neurriko eta gustoko koloreko jertserik ez baldin badago, bertan eskatu zeure izenean eta atera egingo ditugu. Honako aukera dago jertseetan:\ -XS-tik XXL-raino\ -Kremaileradun, gorri eta beltzak\ -Kremailera gabeko, gorri, beltz eta morauak\ -Hona jertseen argazkia (http://www.flickr.com/photos/92662322@N05/8530814131/in/photostream)\ Badakizue, beraz, dotore ibili nahi baldin baduzue, Gaztetxeko zatitxo bat soinean izan nahi baldin baduzu eta Gaztetxeari zein zeure armairuari ekarpentxo bat egin... erosi jertsea.\ \ Gogoratu, bihar (asteazkena), zine gaua izango dugula Bilgune Feministarekin elkarlanean. Betiko legez, Masustak liburutegian izango da 21:00etan hasita. Oraingoan OSAMA filma izango da ikusgai. Afaganistango emakume alargunen bizimodu gogorra erakusten du, baita aita hil zaion hamabi urteko neskato batena ere.