Santotomasak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2012ko abe. 19a, 15:22
Gogoratu datorren ostiralean izango direla santotomasak. Hori seguru dakigu, ez dakiguna da, azkenak izango al diren. Festak ongi igarotzeko, Gaztetxiek eta HaujijiJAI!-k egitaraua antolatu dugu. Hona egitaraua: \ \ Hasteko, HaujijiJAI festa batzordearekin elkarlanean santotomasetarako egitaraua antolatu dugu: \ \ - 12:00etan kalejira egongo da karroarekin eta sagardoarekin, Etxe Zuritik hasita. \ \ - 20:00etan Ingo al deu? taldearekin erromeria Frontoi Txikian (garagardo latak egongo dira edateko, euro baten). \ \ Horrez gain, jakinarazi behar dizuegu, gaur (asteazkena) gauerako prestatuta geneukan zine gaua bertan behera gelditu dela arazo teknikoengatik. Azpiegitura arazotxoa konpontzen dugunean berriro ekingo diogu martxari. Gabonetan konponduko dugu arazotxoa, beraz, urtarrilean berriro hasiko gara zine gauarekin asteazkenero martxan.