Hondakinen kudeaketarekin gaur egun daukagun ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko uzt. 13a, 10:41
\ Hondakinen kudeaketarekin gaur egun daukagun arazoaren berri eman, egoera honetara iristeko zergatiak azaldu eta honi buelta emateko alternatibak erakusteko asmoz; Azpeitiko Gaztetxekoak herriko gazte lokaletatik pasatzen hasi gara hitzalditxo bat eskainiz. Lokalik ez duten, baina, interesatuta dagoen edonori ere lokaletan ematen dugun hitzalditxo bera emateko prest gaude. \ \ Ekimenaren helburua, herriko gazteak, gaur egun bizi dugun egoera ulertu eta eztabaida nahiz parte hartze prozesuan gazteok gure ekarpena egin ahal izateko oinarrizko informazioa zabaltzea da. \ \ Guk argi daukagu Zero Zabor dela bidea, baina, ez goaz herriko gazteak posizionatzeko helburuarekin; erabaki zentzudunak hartzeko datu eta irizpideak emateko asmoarekin baizik. \ \ Amaitzeko, gogor kritikatu nahi dugu Azpeitiko EAJ eta H1 alderdiek Azpeitia Zero Zaborri buruz eginiko adierazpen negargarria. Beste behin ere, argi ikusi da herri mugimenduarekiko duten errespetu falta.