Aupa berriro ere. Debagoienako Zero ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 10a, 11:11
Aupa berriro ere. Debagoienako Zero Zabor taldearen dokumentala ikusteko aukera izan genuen atzokoan. Amaitutakoan, dokumentalean parte hartu zuten OƱatiko bi lagun etorri ziren. 30 bat lagun gerturatu ginen, eta ondoren, nola ez, afaltzen geratu ginen gehientsuenok. \ \ Gaurko Lan Erreformaren inguruko hitzaldia prestatua geneukan arren, azken uneko arazoen ondorioz, bertan behera gelditu da, beraz ez da ezer egongo gaur arratsaldean. Hala ere, gaurko badago bestelako eskaintza ere. 20:30ean pintxo jana izango da bertaratzen den edonorentzat. Horren ondoren, BERTSO TRAMA izango dugu urtero legez. Jokin Uranga eta Fredi Paia izango dira bertsotan, eta gai jartzen, berriz, Josu Oiarzabal Xenpelar izango da. \ \ Beraz, badakizue, zahar zein gazte! gonbidatuta zaudete!