Gogoratu gaur arratsaldean, 18:30ean mahai ingurua izango dugula Gaztetxean, Gazte Astearen baitan. Errefuxiatu zein deportatuak izandakoak egongo dira bertan (herriko eta eskualdekoak). Momentu horietan bizi zituztenak eta sentitu zituztenak azalduko dituzte. Ondoren, tertulian, galderak zein iritziak emateko aukera izango da. Eta amaitutakoan, gauero bezala afaria Gaztetxean bertan!