KUADRILLEN ARTEKO LEHIA HASI DA

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2012ko ots. 13a, 19:25

Joan den larunbatean, hilak 11, eman genion hasiera II. kuadrillen arteko lehiari. Hainbat taldek izena eman dute aurtengo txapelketan, eta larunbat hontan horietako hainbat talde azaldu ziren. Gernikako arbolaren ahaidearen alboan jokatu genuen "ludus"* deituriko jolasa.

Hasiera batean bakoitzak bere kuadrillarekin osatu zuen taldea baina jokoak aurrera egin zuen heinean taldeak nahastu egin genituen eta giro aparta sortu zen gazteon artean. Hau horrela, bertaratu ziren kuadrillak puntuatu zuten eta azaldu ez ziren taldeak puxtarririk gabe geratu ziren.

 

*Ludus latinezko jatorria duen hitz bat da, eta jokoa esan nahi du. Bi taldetan banatu eta elkar jotzen datza. Lehiakideak baloiarekin jotzean kartzelaratuak izaten dira. Behin talde bateko kide guztiak baloiarekin jotzen direnean jokoa amaitutzat ematen da.

Hurrengo hilabetean ez geratu etxean eta azaldu egongo den jolasean parte-hartzera, ez dago desenkusarik!

Bestetik, ostiral honetan bi kontzertu egongo dira gaztetxean, Fiachras eta Gora gora kids, gaueko 22:30etik aurrera hain zuzen ere.

 

AZPEITIKO GAZTE ASANBLADA