5. BOULDER TXAPELKETAK ARRAKASTA ITZELA IZAN ZUEN

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko aza. 28a, 22:11

      Pasa den larunbatean, azaroaren 26an, gaztetxean izan zen Euskal Presoak Euskal Harrietara lemapeko 5. boulder txapelketak ikaragarrizko arrakasta eduki zuen. Ez zen jenderik falta izan goizetik hasi eta gauerarte, Euskal Herriko osoko hainbat jende gerturatu baitzen azpeitiko gaztetxera, eta giro ezinobea sortu zuten parte hartzaile eta ikusleek. Txikietatik hasi eta profesionalak arteko lehiakideek izan zuten parte hartzeko aukera eta ez ziren gutxi izan lehiatzera animatu zirenak.

      Goizeko 11:00tatik aurrera umeentzako rokodromoa egon zen gaztetxe atarian, eta haur eta heldu andana bertaratu ziren dibertitzeko asmoz. Txapelketari dagokionez, hiru mailetan banatu zen. Batetik, 11:00tatik 13:00tara hasiberrien txanda izan zen. Bertan, 30 bat pertsona inguruk hartu zuten parte. Arratsaldean, berriz, 15:00tatik 16:30etara herrikoiek izan zuten eskalatzeko aukera, eta gutxi gorabehera 30 bat gazte lehiatu ziren. Azkenik, Elite mailakoek izan zuten beraien abilezia erakusteko aukera, hain zuzen ere, 10 eskalatzaile profesionalek txundituta utzi zituzten ikusleak nahiz gainontzeko eskalatzaileak, beraien trebezia ukaezina erakutsiz.

       Ezpairik gabe, arrakasta itzela eduki zuen 5. Boulder txapelketa honek, 100 bat pertsona inguruk hartu baitzuten parte. Esan bezala, ikusleak ere ez ziren falta izan gaztetxean, gure bailarako eta Euskal Herri osoko jende anitz bildu baitzen gaztetxera.



Eskerrik asko bertara hurbildu zineten parte hartzaile eta ikusle guztioi, eta animatu hurrengo urtean ere!